Ministerio del Interior. Subsecretaría Dirección General de Política Interior.

Gobierno de España. Ministerio del Interior
Subsecretaría Dirección General de Política Interior

Consulta de Resultados Electorales

Consulta de Resultados Electorales


Búsqueda
Convocatoria
Ámbito geográfico
Búsqueda
Búsqueda

Webgune honetan ematen diren datuak, legez ezarritako gaitasunak oinarri, bi iturrietatik datoz: barruti-mailarako eta goragokoetarako (Europar Parlamenturako Hauteskundeen kasuan baita maila probintzialerako ere), Hauteskunde Batzorde Zentralak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako emaitza ofizialak dira; beheragoko esparruetan, mahai-mailara arte, Barne Ministerioak dagokion hauteskundean egindako behin-behineko zenbaketako datuak eskaintzen dira. Hori dela eta, Erroldatik eta AEHE bototik datozen aldeak egon daitezke, eta kasu zehatzetan errore aritmetikoak edo transkripziozkoak egon litezke udalerri edo hauteskunde-mahairen batean; horiek antzemandakoan, edonola ere, Hauteskunde Batzordeek konpondu egiten dituzte zenbaketa orokorrean.

I. OINARRIZKO DATUAK

  • Biztanleria: Estatistikako Institutu Nazionalak emandako datua da (EIN).

    Probintzien biztanleria Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan haietako bakoitzean aukeratuko diren diputatuen kopurua zehazteko oinarria da. 102 aulkitako esleipenaren ondoren, 2 50 zirkunskripzio probintzial bakoitzarentzat, 1 Ceutara eta 1 Melillara, gainerako 248 aulkiak probintzien artean banatzen dira biztanleriaren arabera.

    Udalerri bakoitzean aukeratzen diren zinegotzien kopurua zehazteko udalerriaren biztanlerian oinarritzen da ere.

  • Hautesle-errolda: hautesle-erroldaren datuak Hautesle-Erroldaren Bulegoak (OCE) ematen ditu, Hauteskunde-batzorde Zentralak zuzendutako eta ikuskatutakoa eta EINen kokatutako erakundea, (LOREG, 19 eta 29. artikuluak).

    Hautesle-erroldaren izaera eta indarraldia

    Hautesle-errolda iraunkorra da eta hilero eguneratzen da, hil bakoitzaren lehen egunean (HAOLOren 34. art., 2/2011 LOren arabera).

    Udal hauteskundeetan eta Europakoetan bozka dezaketen Espainian bizi diren atzerritarren izen-ematea borondatezkoa da, eta aldez aurretik eskatu behar dute.

    Hautesle-erroldari buruzko datuak eta araudia xehetasun gehiagoz kontsultatzeko www.ine.es orrialdera jo daiteke.

  • Udalerri kopurua: EINk emandako datua da.

  • Mahai kopurua: Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan (23. artikulua) jasotzen diren irizpideen arabera EINk zehazten duen datua da.

  • Hautesle-errolda Motak: Hautesle-errolda honako hauek osatzen dute: Espainian bizi diren hautesleen erroldak (CER), atzerrian bizi diren hautesle egoiliar absenteen erroldak (CERA), tokiko hauteskundeetan (HAOLOren 75.1. art., 2/2011 LOren arabera) izan ezik, eta Espainian bizi diren atzerritarren erroldak (CERE) zenbait hauteskundetan.

    CER Errolda: Espainian bizi diren hautesleen errolda. Errolda arrunta deritzo ere eta Espainiako lurraldeetan bizi diren espainiar hautesle guztiak hartzen ditu. HEBak ofizioz inskribatzen ditu bere bizi lekuaren hauteskundeetako sailen zerrendetan. Beraz, errolda automatikoa da.

    CERA Errolda: Hautesle egoiliar absenteen errolda. Errolda honetan Espainiako lurraldeetatik absenteak dauden eta herrialde atzerri batean bizitzen diren agertzen dira (horretarako Erregistro kontsular batean inskribatuak egon behar dira).

    CERE Errolda: Atzerriko egoiliarren hautesle-errolda. Bertan Espainian ofizialki inskribatutako biztanle atzerritarrak agertzen dira, Europar Batasuneko Estatu kidekoak edo Espainiarekin elkarrekikotasuneko hitzarmenak izenpetu dituzten beste Estatu batzuetako biztanleak ere.

    EBko Estatuetako biztanleak diren nazionalak, Europako Parlamenturako eta Udal hauteskundeetako zerrendetan inskribatuak egon daitezke. Beste Estatuetakoak, hitzarmenen sinatzaileak, Udal hauteskundeetako zerrendetan inskribatuak egon daitezke. Kasu bietan hauteskundeetako zerrendetan izen-ematea hautesle berak eskatu behar du.

    Errolda Osoa: hauteskunde prozesu bakoitzarentzat ezarritako hautesle-errolda guztien batura da. Horrela:

    • Hauteskunde Orokorrak: CER + CERA (1986ko Hauteskunde Orokorretatik, behin Hauteskunde Araubide Orokorraren Legea onartuta 1985ean).

    • Udal Hauteskundeak: CER + CERA (1987ko Udal Hauteskundeetatik 2007ko Udal Hauteskundeetara) + CERE (1995etik). 2011ko Udal Hauteskundeetatik: CER + CERE.

    • Europako Parlamenturako Hauteskundeak: CER + CERA + CERE (EBko hautesleak bakarrik).

    • Erreferenduma: CER + CERA.

II. HAUTESKUNDEETAKO EMAITZA MOTAK

Barne Ministerioaren hauteskundeetako webean sartzen diren emaitzak, eremu estatalaren prozesuei dagozkienak dira eta haien antolaketa eta exekuzioa Gobernu zentralari eta Estatuaren administrazioari dagozkie. Espainian, Barne Ministerioa 1977tik ospatu diren bere eskuduntzaren hauteskundeetako emaitzen artxibo historikoa kontserbatzen duen organoa da.

  • Datu Basearen Emaitzak: Barne Ministerioak euskarri informatikoan ematen ditu hauteskundeetako emaitzak. Emaitza hauek Hauteskunde Batzordeek barruti-mailan egindako zenbaketa orokorretik datoz (Europar Parlamenturako Hauteskundeen kasuan, baita maila probintzialean ere). Informazioa desagregazio maila handiagoaz eman ahal izateko, barruti-mailaz behera behin-behineko zenbaketaren datuak eskaintzen dira hauteskunde-mahaien mailara arte, izan ere Hauteskunde Batzordeek ez baitute barruti-mailaz beherako datu ofizialik ematen (Europarretan, maila probintzialetik behera). Hortaz, kasu hauetan erroldatik eta aehe bototik datozen aldeak egon daitezke, eta kasu zehatzetan errore aritmetikoak edo transkripziozkoak egon litezke udalerri edo hauteskunde-mahairen batean; horiek antzemandakoan, edonola ere, Hauteskunde Batzordeek konpondu egiten dituzte zenbaketa orokorrean.

  • Behin Betiko Emaitzak: behin betiko emaitzak dira hauteskunde-egunean bozketa egin eta hurrengo hirugarren egunetik aurrera dagozkion Hauteskunde Batzordeetan egiten den zenbaketa orokorraren ondorioz ateratzen direnak (HAOLO, 103. art.), eta zirkunskripzio mailakoak eta hortik goragoko mailakoak dira.

    Lehenik CERA botoaren zenbaketa burutzen da (Orokorrenen, Europako Parlamenturakoen eta Erreferendumaren kasuan), ondoren hauteskunde-mahaietako aktetan agertzen diren boto kopuruaren kontaketa egiten da, eta azkenik, erreklamazioen edo aurkaratzeen ebazpena.

    Hauteskunde Batzorde Zentralak behin betiko emaitzak argitaratzen ditu BOEN, Hauteskunde Batzorde Probintzialak. Udal-hauteskundeen kasuan, Tokiko Hauteskunde Batzordeak egiten dute zenbaketa orokorra.

  • Behin Behineko Emaitzak: Estatu mailako hauteskundeetan hauteskunde-mahai guztietan ikastetxeak ixterakoan egindako txartelen kontaketatik datozen bozketaren emaitzen zentralizazioa Barne Ministerioaren eskuduntza da.

    Ondorioz, hauteskundeetako gauean Barne Ministerioak behin-behineko emaitzak hedatzen ditu: baliozko botoak (hautagaientzako botoak eta boto zuriak) gehi boto baliogabeak, 20:00etan bozketa amaitu ondoren mahaietan arakatutakoak.

    Hauteskunde Orokorretan, Europako Parlamenturako hauteskundeetan eta Erreferendumetan, hauteskundeetako gauaren emaitza horiek, Espainian bizi diren hautesleen botoari dagozkie, eta, beraz, emaitzak ez dira osoak, geroago Hauteskunde Batzordeak Espainiatik kanpo heldutako botoak zenbatzen dituztelako, RAE botoak hain zuzen (Atzerriko Egoiliar Absenteak). Horrez gain, Hauteskunde Batzordeak botoak mahaietan zenbatzean sor daitezkeen aurka egiteak eta erreklamazioak ebazteaz arduratzen dira.

III. HAUTESKUNDEETAKO PARTE-HARTZEA

  • Parte-hartzearen aurrerapenak: hamaika ordutan zehar hauteslekuetan bozkatu daitekeen (9:00etatik 20:00ak arte) hauteskunde jardunaldian zehar, Barne Ministerioak bai goizean bai arratsaldean hautestontzietara joan diren hautesleen kopuruari buruzko datu partzialak hedatzen ditu eta azkenik bozketa jardunaldian erregistratutako hautesle guztiei buruzko datuak.

    Datu hauek erabateko datuetan eta ehunekoan eskaintzen dira (CER erroldan oinarrituz).

    Aurrerapenek 9 eta 14 orduen bitartean eta 9 eta 18 orduen bitartean (1982.eko hauteskude orokorrak arte, lehenengo aurrerapenaren informazioa 15etan zen 14etan izan ordez).

  • 20:00etako parte-hartzea: datu honek bozketaren amaieran hauteskunde-mahaietan erregistratutako hautesleen kopurua jasotzen du eta CER hautesleen postaren bidezko botoa hartzen du; baina CERA udal-hauteskundeetan izan ezik (Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa, 190. artikulua).

IV. HAUTAGIAEN DATUAK

  • Hautagaien izendapena: hautagai guztien siglak eta izen osoak adierazten dira.

  • Boto absolutuak: hauteskunde-prozesu bakoitzean aitortutako hautagai bakoitzeko jasotako boto kopuru osoa.

    Erabateko zifra hauek bozkatu duten hautesle guztien botoa jasotzen dute haien izen-ematea hautesle-errolda mota desberdinetan alde batera utzita. Datu-baseak CERA erroldan inskribatutako hautesleen hautagaietarako botoa ere ezagutzea uzten du (Hauteskunde Orokorren, Europako Parlamenturako hauteskundeen eta Erreferendumen kasuan).

    HAOLOren 2/2011 Lege Organikoaren 179.1. artikuluaren erreformaren ondorioz, 250 egoiliar baino gutxiagoko udalerrietako zinegotzi kopurua eskala hau aplikatuz ateratzen da:

    • 100 egoiliar arte: 3

    • 101 - 250 egoiliar: 5

    Eskala hau ez da aplikatzen Kontzeju Ireki moduan aritzen diren udalerrietan.

  • Botoak ehunekoan: eskaintzen diren datuak hauteskunde-erroldaren, baliozko botoen (hautahaientzako botoak gehi boto zuriak) edo lortutako boto guztien gainean hautagai desberdinek lortu dituzten botoen ehunekoak dira.

  • Lortutako ordezkariak: hautagaiek lortutako ordezkari kopurua erabateko botoen eta boto ehunekoen ondoan agertzen dira.

  • Hautespen-sistema: Espainian, hautazko postu zuzenen esleipena, Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan, Udal-hauteskundeetan, Europako Parlamentuko hauteskundeetan eta Autonomia-hauteskundeetan, zatitzailearen formula proportzionalaren formula erabiliz burutzen da, d'Hondten metodoari jarraiki. D'Hondten zatitzailearen formula, zirkunskripzioan hautagai bakoitzeko boto kopurua zenbaki naturalen segidagatik zatitzean datza 1, 2, 3, 4, 5,...(Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa, 163. artikulua), eta ondoren hautazko postuak zatidura gorenak lortutako hautagaiei esleitzen zaizkie. Kongresurako hauteskundeen zirkunskripzioak 52 dira (50 probintziak eta Zeuta eta Melilla hiri autonomoak); Udal-hauteskundeetan, ordea, zirkunskripzioa udala da, eta Europako Parlamentuko hauteskundeetan, lurralde nazionala da zirkunskripzio bakarra. Hautespen-atalase legala edo baztertze-langa ezberdina izan daiteke: zirkunskripzio bakoitzean baliozko botoen % 3a Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan eta % 5a Udal-hauteskundeetan. Europako Parlamenturako hauteskundeetan ez dago hauteskunde-langarik.

    Senatuaren kasuan, eta Ceuta eta Melillan, Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan, hauteskunde-sistema gehiengoa da.

V. EHUNEKOEN KALKULUA

Eremu horiek honela kalkulatzen dira, 2011ko Hauteskunde Orokorretarako izan ezik, HAOLO legea berritu zutelako:

Ehunekoaren kalkulua -en gainean
Parte-hartze aurrerapenen hautesleak 14:00, 18:00 eta 20:00etan Errolda CERA gabe
CERA hautesleak CERA errolda
Hautesle guztiak Hautesle-errolda osoa
Abstentzioa Hautesle-errolda osoa
Baliozko botoak Hautesle guztiak
Baliorik gabeko botoak Hautesle guztiak
Hautagaietarako botoak Baliozko botoak
Boto zuriak Baliozko botoak
Hautagaia bakoitzaren botoak Hautesle-errolda osoa
Baliozko botoak
Hautagaietarako botoak

VI. BEREIZKETA MAILA

  • Lurralde-desagregazioa: datu-basea erabiliz, eskala ezberdinetako emaitza desagregatuak lor daitezke, hautespen-prozesu guztietarako, hurrengoak barne: Probintziako eskala (50 probintziak eta 2 hiri autonomoak Diputatuen Kongresurako hauteskundeen zirkunskripzioak dira), Udaleko eskala (udal bakoitza hautespen-zirkunskripzioa da Udal-hauteskundeetan) eta Autonomia-erkidegoko eskala. Hiriburu handietan desagregazioa Udal-barrutiko eskalakoa da.

  • Sartzen diren prozesuak: Barne Ministerioaren datu-basean sartzen diren hauteskunde prozesuak hasiera menuaren erlaitzetan daudenak dira: Diputatuen Kongresua, Senatua, Udalak, Europako Parlamentua, Erreferenduma eta Kabildo Uhartetarrak.

    Gogoratu behar da prozesu hauetako batzuetan hauteskunde zuzenez ordezkari mota desberdinak aukeratzen direla. Horrela: Diputatu eta Senatariak hauteskunde Orokorretan, Zinegotziak eta Kabildo Uhartetarren Sailburuak Kanarietan eta Tokiko hauteskundeetan.

VII. DATUEN USTIAPENA

Eskainitako emaitzek irteera desberdinen bitartez ustiatu daitezke. Zuzenki inprimatu daitezke "inpresio" ikonoa erabiliz, datuak pdf formatuan ere aurkeztu daitezke, edota datuak Excelen deskargatzea erabaki daiteke eta kalkulu-orri batek eskaintzen dituen aukerak erabili da aukerak erabili ahal izan du.

VIII. DATUAK DESKARGATZEA

Datu-baseak (NIPO 126-15-076-0) Deskarga-gune bat du, erabiltzaileek hauteskunde-mahaira arte bereizitako hauteskunde-emaitzak deskarga ditzaten. Excel formatuan edota .dat luzapena duten testu arrunteko fitxategietan deskarga daitezke.


© 2013 Ministerio del Interior